CROWDFUNDING Fraktal

CROWDFUNDING Fraktal
FRAKTAL
KatakrakAgencia Europea Antifronteras

Fraktal handinahian eta autonomian du oinarria.
Nagusia 54ko lehen solairuan kokatuta dago. Bere bideragarritasuna ez dago subentzioetan, alderdi politikoetan, administrazioarekiko harremanetan edo enpresa pribatuen babesan. Horregatik zu bezalako jendearen ekarpena behar dugu.
 
Desparekotasuna nagusitu den boladan, berdintasuna sortzeko makina bat gara. Hiriaren merkantilizazioaren, segurtasunaren logikarena eta asperduraren aurkako azpiegitura. Komuna denaren azpiegitura bat korronte erreakzionarioaren aurkakoa. Zure laguntza behar dugu martxan jartzeko.

MECNA - Mecenazgo Cultural Navarra

Katakrakek MECNA zigilua du.
Zergak Nafarroan ordaintzen badituzu, crowdfunding-ean egiten duzun ekarpenarenaren zati bat desgrabatu ahal izango duzu. Partikularra bazara, PFEZaren kuotaren %80ko kenkaria izango duzu dohaintzan emandako lehenengo 250€etan, eta %40koa gainerakoetan.

Adibidez: 250€ ematen badituzu, zure ogasun aitorpenetik 200€ kentzeko eskubidea izango duzu (250€-en % 80). Beste adibide bat: 1.000 € ematen badituzu, lehen 250 dohaintzetatik 200 € kentzeko aukera izango duzu, eta 300 € hurrengo 750 €-etatik, hau da, 500 € guztira.
ENPRESA bat baldin bazara, zure dohaintzen zenbatekoen kenkaria aplikatuko da sozietateen gaineko zergaren zerga-oinarrian –oro har, dohaintzak ez dira gastu kengarria– eta kuota likidoaren %30eko kenkaria zergaldi bakoitzean emandako lehenbiziko 300€-etan, eta %20koa ondoko zenbatekoetan.

ETXEA
TEILATUTIK
ERAIKIKO DUGU

Katakrakek abentura honi aurre egingo dio
emodu klasikoan: berokia lotu eta kalera ateratzen.
Gure babesa teilatu berria izango da, konponketa lanak
behar zituelako. Horren ondoren, erronka berriei eutsi nahi
diegu eta Fraktal bultzatu.

Crowdfundinga abenduaren 31a arte egongo da zabalik.
Lortu behar dugun gutxieneko kopurua 330.000€ dira (teilatua eta
aterpearentzat) eta gehienez 630.000€ lortu nahiko genituzke (proiektu guztien
gastuen batuketa izanik).Tristura politikoa alde batera utzi behar dugula uste baduzu eta Europa mailan koordinatu daitezkeen esparruak garrantzitsuak direla sinesten baduzu, egin ekarpena. Hala eta guztiz ere, eskatzen dugun dirua lortzen ez badugu, bestela ere bilatuko dugu.

Edificio Fraktal Katakrak
68.700 €
Katakrakeko teilatua
180.000
Bizitoki-Larrialdirako Aterpea
150.000
Katakrak argitaletxearen eta Ikerketa Gunearen bulegoak
65.000
Europako Mugen Aurkako Agentzia
75.000
Aterpearen sukaldea-jantokia
60.000
Ziklobulegoa
20.000
Aretoa
80.000

ORDAINSARIAK

Pinak, oihal-poltsak, Katakrak argitaletxeko liburuak edo Eguzki Bideoak-eko DVDak bidaltzeak edota bazkari batera gonbidatzeak xarma txikia izanen luke. Egungo opari banaketen oinarria txirrindula zein patin gainean doazenen prekarietatean oinarritzen da, askotan erresidentzia eskubiderik edo osasun txartelik ez dutenak.

Horren ordez, udaberrian mozorro festa bat antolatuko dugu eta bertan parte hartu ahalko duzu. Photocall-a, bermuta, zizka-mizkak, zuzeneko musika, bisita gidatua edo gela-iluna.

Hala ere, pinak, oihal-poltsak edo Katakrak argitaletxeko liburu bat jasotzeko gogoa baduzu, problemarik gabe esaiguzu eta bidaliko dizugu. Inor ez da oparirik gabe geldituko.

EMAN

25€

EKARPENA EGIN

Festaren egunean soinean daramazunaren gainean pin bat jarri ahalko dugu, berdin da alkondara, guayabera, panazko jaka, larruzko txupa, aldarri politikodun kamiseta edo amerikana bat

EMAN

50€

EKARPENA EGIN

Festaren egunean oihalezko-poltsaren barnean takoi apurtua duen zapata, lumazko boa, ile ordea edo mojitoa zegoen lapikora eroritako mugikorra sartu ahalko dituzu.

EMAN

100€

EKARPENA EGIN

Festaren egunean Eguzki Bideoaken katalogoko DVD bat poltsan sartu ahalko duzu, neguko arratsalde gordinetan duela hogei urte Itoitzeko urtegiaren aurka borrokatzen zen modua ikusteko.

EMAN

250€

EKARPENA EGIN

Festaren egunean Eguzki Bideoaken katalogoko DVD sorta bat sartu ahalko duzu, duela hogei urte hirietako gentrifikazioaren aurkako borrokak ezagutzeko, memoria historikoaren lana zehaztasunez jasotzeko, feminismoa edo ekonomia alternatiboaren historia ezagutzeko.

EMAN

500€

EKARPENA EGIN

Festaren egunean poltsaren barnean Katakrak argitaletxeko liburuak sartu ahalko dituzu, euskaraz zein gaztelaniaz; saiakera kritikoak burua elikatu eta mahaiak atontzeko balio du.

EMAN

1.000€

EKARPENA EGIN

Festaren egunean nahi duzun guztia sartu ahalko duzu zure poltsaren barruan, festa amaitu arte, bisita gidatu berezia izanen duzu baita erreserbatutako txokoa dantza-pistan.

BESTE KOPURU BAT

EKARPENA EGIN

Udaberriko festara gonbidaturik zaude. Zatoz mozorrotuta gorputzak leher egin arte!

EKARPENAK

A
Anonimoa22€
Duela 4 ordu
A
Anonimoa25€
Duela 5 ordu
A
Anonimoa25€
Duela 8 ordu
I
ITXARO100€
Duela 8 ordu
J
JOSE25€
Duela 10 ordu