FRAKTAL. Centro de rebeldía aplicada FRAKTAL. Centro de rebeldía aplicada

¡Únete!

Globo aerostatiko batera igo eta sutan dagoen mundua zeharkatzen, ikusiko duzu hodei beltz bat zabaltzen dela ikustera iristen zaren tokiraino. Eta halere, uste baduzu ez dela pesimismorako garaia, uste baduzu aitzinera egiteko garaia dela, hau da zure tokia. Ezezagunerantz goaz eta berdintasuna biderkatu nahi dugu astinaldi bakoitzean... gizatiarra den orori egiten diogulako jaramon.

Erokeria hau posible da ekonomia sozial eraldatzaileari babesa ematen dion finantza entitate bati esker. Erabakiak demokratikoki hartzen diren tokia delako, bere lanaren inguruko informazioa etengabe ematen duelako eta diruz laguntzen dituen proiektu askatzaileen lan eta balioekin bat egiten dutelako. Kreditu kooperatiba bat da kriterio ez ekonomikoekin aritzen dena: sinestezina.

Erretagoardia. 16 oheko toki bat lau komunekin. Neguan kalean bizi direnentzako aterpe bat izango da. Udaberrian eta udazkenean Mugen kontrako Agentziarentzako ekintzaileek lo egiteko izango da. Udan, pertseidak ikusi nahi dituzten zikloturista eta bi gurpilen gaineko militanteentzat izango da.

Katakrak, No Name Kitchen, L’Aurora Suport, Negu Gorriak DT, Solidarity Wheels, Rescue Life eta Basoa ari gara ekimen hau martxan jartzen, gurekin batera daude, urruneko beste proiektu batzuk Solidarity Wheels, Louise Michel, Alarm Phone ala Maladusa. Europako kapitalismo arrazialaren kontrako sare bat osatu nahi dugu mugak desagerrarazteko. Lurraldean egiten dugu lan, Mediterraneoan eta gure hirietan. Hemen egongo da egoitza nagusia.

Talde autonomo bat gara, erabakiak hartzeko asanbalda bat daukagu eta langileen kooperatiba bat. Iherarkiarik gabe eta soldata geruzapenik gabe. Enpresen, administrazioen eta alderdi politikoen xuxurlarik gabe egiten dugu lan. Gure liburu-dendak 25.000 liburu dauzka: saiakera kritikoa eta modaz kanpoko fikzioa. Kantinaren oinarria produktu ekologikoak dira, gertukoak eta bidezko merkataritzakoak. Ikerketa gunean formazio politikoa eta ikerketa militantea sustatzen dira. Aretoaren programazioa kulturak eta gizarte gaiek osatzen dute. Argitaletxeko liburuetako asko libreki deskarga daitezke.

Gure zentro soziala desobedientzia klimatikorako gune bat da. Bizikleten garbiketa eta konponketarako toki bat. Mekanika ikastaroak emango ditugu. Ibilbideak diseinatuko ditugu eta hiriko eta landako ekintzak. Zaragozako La Cicleríarekin elkarlanean bizikleta eskolara eramango dugu. Ezin badiegu pedalei eman, ez da gure iraultza.

450 metro koadro dauzka eta Alde Zaharreko handiena da baina ez da pribatua. Ekitaldi gutxi eta auzokideekiko errespetuz. Bi astigarren azpain txotxongiloak eta hari-laukoteak, greba egingo duten langileen eztabaidak, masa kritikoaren bermutak eta bertsolarein metaforak teilaturaino igoko dira hoditeriatik.